Nola jaio zen Mujeres del Algodón?
Fanny Alonsoren eskutik
Mujeres del Algodón proiektua kotoi organikozko oihalak bilatzen ari nintzela sortu zen. Andoainen, inguruan nituen pertsonekin hitz egitean garai batean Andoainen kotoizko oihalak egiten ziren “La Algodonera” fabrikari buruzko elkarrizketak hasi ziren; eta hantxe hasi nintzen hura ikertzen eta galdetzen.
Elkarrizketa guztietan “emakume” hitza azaltzen zen. Andoaingo emakumeak, La Algodoneran lan egiten zuten emakumeak, emakume langileak, orokorroean, nire egunerokoan zer ikusia zuten emakumeak.
Jasotako infomazio guztiarekin Mujeres del Algodón proiektua sortzea erabaki nuen. Horren helburu nagusia, emakume langileei, eta bereziki La Algodonera lan egin zutenei, omenaldi txiki bat egitea zen,
Gai honi buruz dokumentatzeko fabrikari buruzko informazioa bilatzen eta eskatzen hasi nintzen, eta ez da lan erraza izan, ez baitago dokumentazio askorik.
Andoaingo industrializazioarekin eta emakume langileei buruzko liburuak bilatu nituen. Informazio guztia bilatzearekin batera, fabrikan lan egin zuten emakumeekin harremanetan jartzen hasi nintzen. Hainbat emakumeekin hitz egiteko zortea izan nuen, eta zoragarria izan zen kontatzen eta transmititzen zutena.
Proiketua lantzen ari nintzela, bitxikeria zoragarri bat gertatu zitzaidan:Udal Artxiboko argazkiak ikusten ari nintzela, haietako askotan nire ama agertzen zela ikusi nuen. Ama duela urte batzuk hil zen, eta inoiz ez genuen La Algodonerari buruz hitz egin. Nik ez nekien bertan lan egin zuela. Orduan konturatu nintzen nire ama ere kotoidun emakume bat zela.
Orain, izugarrizko erronka dut aurrean: Emakume ausart eta borrokalarien bizi historioak kontatzea.